Skip to main content

Matrikulazioa 2023/24

Matrikulazioa 2023/24. GU IKASTOLA

Datorren 2023/24 ikasturterako 3 eta 16 urteko haurren matrikulazio epea, otsailaren 13tik 24ra (biak barne) izango da.

Udarregi ikastolak zera eskaintzen dizue:

  • 0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.
  • Heziketa euskalduna: euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgildu.
  • Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.
  • KiVa Ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullying) aurkako programa finlandiarra indarrean.
  • Irakaskuntza Eleanitza: D eredua, ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelania Lehen Hezkuntzaren 2. mailatik aurrera, eta frantsesa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
  • Hizkuntzetarako irakasle espezialistak.
  • Orientazio Departamendua: tutoretza eta banakako orientazioa. Orientazioa gurasoentzat.
  • Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela.
  • Informazio eta Komunikazio-Teknologiak: Informatika, Internet eta Ikus-entzunezkoak.
  • Garraio zerbitzua.
  • Jangela: Bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatuak eta osatuak.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: ZIRIMARA proiektua, kirolak, dantza, xake, antzerkia.
  • Ikasleen Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara.

Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:

  • 55 urteko esperientzia Usurbilen.
  • Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
  • Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.  
  • Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
  • Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun, Kalitate Aurreratuaren Kudeaketa Sistemarekin konprometituta 

Informazio gehiagorako, kontutan izan honakoa:

Matrikulazio epea

  • Otsailaren 13tik 24ra (biak barne)

Matrikulatzeko ordutegia

  • Aurrez deitu ikastolara (3-16 urte) hitzordua hartzeko (943-361216)

Aurkeztu beharreko dokumentazioa matrikula egiteko (fotokopiak)

  • Bizikidetza egiaztagiria (Udalak emana)
  • NAN tamainako argazkia
  • Familia Liburua
  • Guraso/tutoreen NAN
  • Gizarte Segurantzako txartela
  • Kontu korronte zenbakia (IBAN eta BIC kodeak) (Banku entitateak emana)
  • EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.
  • Banandutako edo dibortziatutako familiek Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzen dutela egiaztatzen duen agiria (adibidez: ezkontide ohiaren baimen idatzia, ebazpen judiziala edo eskabidea bermatzen duen behin-behineko neurria, etab.)
  • Muturreko prematuritate edo prematuritate handiagatik maila txikiago batean onartzeko eskabidearen kasuan, bederatzigarren instrukzioko 4. apartatuan adierazitako baldintzetan, eskaera hori ziurtatzen duen txosten medikua
  • Aitortutako Hezkuntza Premia Bereziei buruzko diagnostikoa, halakorik izanez gero.
  • Halaber, baremoko edozein apartaturen puntuazioa eskatzen denean, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Ikus 2023-24 ikasturterako onarpen Dekretua.

ONARPEN-PROZESUA - MAIZ EGITEN DIREN GALDERAK

 

EUSKARAREN EZAGUTZA MAILA

 

Azken albisteak

STEM PROFICIENT zigilua eskuratu berri dugu!
DBH4. mailako ikasleek ikasbidaiako dirua lortzeko saldu zituzten errifen zenbaki saritua 3300 izan da. Sariduna agertu da dagoenekoz.
Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen Estatutuen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, urriaren 16an ospatutako Artezkaritza Kontseiluak, Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du
Ekainaren 22an Iruñean ospatuko den Ikastolen VII. Biltzarra dela eta, hausnarketa prozesuan gara Euskal Herri osoko ikastoletan.