- 2024-2025 kasturtean AIBAK Enpresak kudeatuko du jangela. Bertan sukaldatuko da.
- Hasiera eguna: Irailaren 9an.
- Bi txandatan jango dute bazkaldarrek. Jangelaren antolakuntza egokia egite aldera dagokion txanda errespetatu beharko da.
- Interesatuok abuztuaren azken astean idazkaritzara hots egin ezazue, izen-deiturak emateko eta baieztatzeko. Gogoratu urtero eman behar dela izena, nahiz eta aurreko ikasturtean ere jangelako erabiltzaile izan.
- 2024-25 ikasturtean, menu bakoitzeko prezioa 8,20 € da.
- Urritik maiatzera bitartean prezio desberdinak egongo dira, ikasle bakoitzaren beharren arabera. Behin tarifa bat aukeratu ezkero, ezin izango da kurtsoan zehar aldaketarik eskatu.
Menuak:
Dieta bereziak
Alergiak eta intolerantziak: Umeren batek elikagai jakin bati ALERGIA edo INTOLERANTZIA badio edo dietaren arloko beharrizan espezifikoak baditu, ikasleei jangelako menua egokitzen zaie. Horren berri eman behar zaio Ikastolari, idatziz eta sendagilearen ziurtagiriarekin batera, jantokian alta emateko eskatzen den unean. Eskaera bakoitza, indarrean dagoen araudiaren arabera aztertuko da.
Dietak: Ikasleren batek dieta idorgarria egin behar badu eta garaiz ohartarazteko astirik egon ez bada, telefonoz jakinaraziko da goizeko 8:00etatik 10:00etara bitartean.
Ustekabeko arrazoiengatik gurasoren batek haurra jantokian utzi behar badu, lehenbailehen jakinarazi behar du.