Aurten, Ikastola-Eguna ekainaren 6an ospatuko dugu eta egun horretako bazkaria antolatzen hasiak gara (500 lagunentzat izango da, gehienez).
Bazkarirako eta ondorengo festarako txartelak eskuratzeko salgai izango dituzue:
- Ikastolako idazkaritzan maiatzaren 27tik 29ra, 8:00-13:00 bitarte.
- Agerialdeko jolastokian maiatzaren 19, 22, 26 eta 29an 16:30-17:00 bitarte.
Hurbilago Ostalaritza Taldearen eskutik jarritako menua:
Ikasleentzat:
- Makarroiak tomatearekin, oilaskoa, izozkia, ogia eta ura: 11 €
Helduentzat:
- Entsalada, oilaskoa, tarta, ogia, sagardoa/ardoa/ura, kafea eta pattarra: 17 €
*Alergiaren bat izanez gero, txartela erosterako garaian, bertan jakinarazi.
*LH 1etik aurrerako ikasleak beraien taldearekin eseriko dira, baina norbaitek hala nahi ez badu, tiketa erosterakoan adierazi behar du.
*Talde bat osatzen duten pertsonen kopuruaren berri eman ahal izango da, elkarrekin eseri ahal izateko, frontoian bertan 12:00ak arte. Ordu horren ondoren iristen direnek ez dute bermatuta izango elkarrekin eseri ahal izatea.
Bazkal ondoren ikasleen musika emanaldiak izango ditugu arratsaldea girotzeko.