Hitz-Aho Guraso Elkartea

Pantailaren erabilera egokiaren inguruan hausnarketa saioak

Hitz Aho guraso eskolak, Udarregi ikastolarekin eta Usurbilgo udalarekin batera, Miren Ros gonbidatu du, pantailen erabilera egokiaren inguruan hausnartzera.

 

Ikasturte honetan, LH5, LH6 eta DBH1ko ikasleek formakuntza jaso ostean Mirenek geletan ikasleekin landutakoa azalduko digu gurasooi eta talde eragilearen berri jasoko dugu, baita ere. Azkenik, maiatzean, interesatu orok kezkak plazaratzeko eta lantzeko aukera izango dugu, izaten ditugun irtenbideen berri elkarri emanez.

 

Datak:

LH5eko ikasleen formakuntza: martxoak 27

LH6ko ikasleen formakuntza: martxoak 28

DBH1ko ikasleen formakuntza: martxoak 6

Gurasoekin: apirilak 25, 17:30tan, Udarregi ikastolako jangelan.

Herria: gurasoak, irakasleak, hezitzaileak, teknikariak, interesatu oro, maiatzak 2, 17:00tan, Potxoenian. Gonbidatuak Zarauzko guraso taldea: Gure aukera, guk 16.

 

Mugi gaitezen, batu gaitezen!

 

Hitz-Aho guraso elkarteak antolatutako doako tailerra

Hitz Aho guraso elkarteak antolatutako doako tailerra

Joskintza-tailerra

Haur eta nerabeei zuzendutako 8 saioko joskintza tailerra antolatukJoskintza-tailerrao du Hitz-Aho guraso elkarteak.

Ikastaroaren emailea: Ione Iruretagoiena moda disenaitzailea

Noiz: ostiral arratsaldeetan ordu eta erdiko saioak (ordutegia zehazteke). 

Hasiera data: urriak 28

Prezioa: 20€ ikastaro osoa, materiala barne.

Non: Potxoenean

Adin gomendagarria: 8 urtetik gora

(10 laguneko taldea osatu beharko da ikastaroa aurrera atera dadin. Izena emandako ordenaren arabera onartuko dira ikasleak).

Izen-ematea ondorengo galdetegia betez egin dezakezue.


Urriak 31, GAU BELTZA

Usurbilen Gau beltzaren jaia berrasmatu nahi dugu ohitura zaharrak berreskuratzeko. Ipuin eta jolasen bidezko ibilbide polit bat egituratu dugu Kalexarren, baina laguntza behar dugu (kaleak apaintzeko/girotzeko, mozorrotu eta estra moduan agertzeko...). Parte hartu nahi dutenen zerrenda egin eta betebeharrak banatzeko irailaren 15ean 19:00etan gelditu gara, Kalexarko elkartearen pareko mahaietan.

Animatu zaitez!!

Zer berri pantailen erabileraren inguruan?

Ikasturtean zehar pantailen erabileraren inguruan landutakoaren berri jakiteko hemen duzue bideo bat eta, informazio gehiago nahi izanez gero, proiektuaren memoria osoa hemen irakurri dezakezue.

Segi dezagun herri mailan, pantailen erabileraren inguruan hausnarketa bultzatzen!

Zer da Grooming-a?, eta Stalking-a? Birusak deskargatzea saihesteko gomendioak jakin nahi?

Hitz Aho guraso elkartetik eskerrak eman nahi dizkizuegu pantailen erabilera egokiaren inguruko formakuntzara hurbildu zaretenoi.

Beste batzuk ezin izan duzue gerturatu, beraz, seme-alabei mugikorra eman aurretik eta ondoren sortzen zaizkigun zalantzak argitzeko gida bat duzue hemen
 

Pantailen erabilera egokiaren inguruko saioak

Ikasturte honetan hainbat prestakuntza-jarduera antolatu dira familientzat.

Prestakuntzarik zehatzena Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek eta gurasoek jaso dute. Prestakuntza hori bi zatitan banatuta dago: lehenengo zatia informazio orokorra da, eta bigarrena ikastaro horietako ikasleentzat bereziki diseinatuta dago.

Hona hemen ikasturte honetan antolatu ditugun hitzaaldi eta ikastaroen egutegia eta egitaraua

Mugikorra opari? Zenbait gomendio:

  • Opari bezala ematea ez da gomendagarriena.
  • Eman aurretik erabilpenaren pedagogia egin.
  • Ematerakoan kontratu bat egin.
  • Mugikorraren ardura gaztearena da, mugikorrarekin egiten duenaren erantzukizuna,  gurasoona da.
     

Pantailaren erabilera egokiaren inguruko informazioa

Miren Rosen azken hitzaldian, pantailen erabilera egokiaren inguruko informazio lagungarria jaso genuen.

Gehiago jakin nahi izan ezkero, sakatu hemen. 

Andrea Alfaroren Gurasoek teknologian eta sare sozialetan bizirauteko eskuliburua (BBKFamily). Jaitsi.

 

Auzolana

Auzolanean lan bikaina egin dute ikastolako hainbat guraso, irakasle eta Udalak. Zorionak eta eskerrik asko denoi!

Lan ikaragarria egin arren, oraindik zer egina badago. Hurrengo maiatzaren 5ean eta 12an elkartuko gara berriro 16:30ean.

Lagundu nahi izan ezkero, idatz iezaguzu, mesedez: hitzaho@udarregi.eus

Eskerrik asko!

 

 

Hitzaldiak Nerea Mendizabalen eskutik: Txerto emozionala

Hemen topatuko dituzu Hitz-Aho Udarregiko guraso elkarteak TXERTO EMOZIONALA izenburupean antolatutako hitzaldien grabazioak, Nerea Mendizabal psikopedagogoaren eskutik:

- MARTXOAREN 8ko saioaren grabaketa: GURASOENTZAT EUSKARAZ

- MARTXOAREN 22ko saioaren grabaketa: IRAKASLE, HEZITZAILE eta TEKNIKARIENTZAKO EUSKARAZ