Skip to main content

Proiektuak

Irudia
Marko Pedagogikoaren logoa
0-6 MARKO PEDAGOGIKOA

Ikastolen Elkarteak azken urtetako lanketaren ondorioz eta gaur egungo errealitatea aztertuz sortu duen Marko Pedagogiko berritzailea da. Konfiantzaren Pedagogiarekin bat egiten du. Konpetentzietan oinarrituta dago.

Irudia
Konfiantzaren pedagogia logoa
KONFIANTZAREN PEDAGOGIA

Haurra, pertsonaren oinarriak behar bezala eraikitzeko, erdigunean jartzen du. Bere garapenari behar duen erantzuna ematen dio, behar afektiboetan, jakin-minetan, harremanetan, autonomiaren garapenean, erritmoetan,… Norbere gaitasunak, ezaugarriak, erritmoak eta garapena aintzat hartzen dira.

Irudia
Ikaskuntza kooperatiboa
IKASKUNTZA KOOPERATIBOA

Metodologia honek Ikasten Kooperatu eta Kooperatzen Ikastea du helburu. Ekintzan, lankidetzan eta talde lanean oinarritutako proiektua da.

Hizkuntz proiektuaren logoa
HIZPRO

Euskararen sustapena eta erabilera bultzatzera bideratutako proiektua da. Euskararen eguna, hizkuntz errealitateko neurketak, gurasoen ikastaroak ... bideratzen dira.

Eleanitz logoa
ELEANITZ

Euskaraz ardaztutako eleaniztasun proiektua. Hizkuntzen trataera integrala: ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelera LH 2. mailatik aurrera eta frantsesa DBHn aukerako gai gisa.

Baso eskola logoa
BASO ESKOLA

LHko 1. zikloan martxan jarri dugun proiektua da. Gure inguruko elementu naturalak ezagutzeaz gain, naturan eta naturaz gozatzeko helburua duena.

Piktoidazketarako logoa
PIKTOIDAZKETA

Irakurtzen eta idazten ikasteko, irudia tresna gisa erabiltzen duen metodologia bat da, pentsamolde sortzailea lantzeko eta hizkuntza (ikusmenezkoa eta idatzizkoa) mailaz maila menderatzen joateko. LH 3. mailan gaztelania arloan lantzen da.

Ikasteko irakurri logoa
IKASTEKO IRAKURRI

Ikasleek irakurketarako estrategiak ikas ditzaten helburu duen proiektua da.

Eki proiektuaren logoa
EKI

Euskal Curriculumean, Konpetentzietan eta Integrazioaren Pedagogian oinarritutako proiektua. Irakaskuntzaren mundua hartzen ari den norabide berriari eusten dio. 0 -6 Marko Pedagogikoa eta Blok- Tac gisara, konpetentzien garapenari zuzenki lotutako proiektua dugu.

KiVa proiektuaren logoa
KiVa

Euskal Curriculumean, Konpetentzietan eta Integrazioaren Pedagogian oinarritutako proiektua. Irakaskuntzaren mundua hartzen ari den norabide berriari eusten dio. 0 -6 Marko Pedagogikoa eta Blok- Tac gisara, konpetentzien garapenari zuzenki lotutako proiektua dugu. Gehiago irakurri

Agenda 2030 logoa
AGENDA 2030

Ingurumenarekin lotura zuzena duten gaien lanketa bideratzen duen proiektua da. Udalaren Tokiko agenda 2030 egitasmoari lotuta dago, eta udalarekin harremanetan bideratzen da.

Elkarbizitza eta hezkidetza logoa
ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZA

Ikastolako komunitatean baitan sortzen diren gatazken kudeaketa bideratzeko. Ikastolako balioen lanketarako eta elkarrekin bizitzen ikasi konpetentziaren garapenerako proiektua.

Irudia
STEM School Label
STEM SCHOOL LABELA

European Schoolnet sareak bultzatutako Scientix plataformaren baitan garatzen den proiektua da. Ikastetxeen zientzia-teknologia ikas arloetako gaitasun-zigilu honek, STEM gaietan (zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak) Europako ikastetxeen lan pedagogikoa diagnostikatzen laguntzeaz gain, aitortza eta bikaintasuna bultzatzen ditu.