Skip to main content

Lehen Hezkuntza

Konfiantzaren Pedagogia

Konfiantzaren Pedagogia

Haur Hezkuntzatik datorren pedagogiari jarraipena ematen zaio LHko 1. zikloan (1, 2, eta 3. mailan).

Hiru ikaskuntza mota bermatu behar dira:

  • Ikaskuntza gidatua: Irakasleak darama momentu honen gidaritza. Irakasleak azalpenak ematen ditu eta haurrak jarraitu egiten dio. Mahai gaineko lana izango litzateke momentu hau (ikaslea %20 / irakaslea %80).
  • Ikaskuntza aktiboa: Ikasitakoa praktikan jartzen du ikasleak. Talde txikitan edo bakarka lan egiten da eta ikasle-irakaslearen artean, etengabeko elkarrekintza ematen da: irakasleak ikaslearen premietara egokitzen du bere jarduna (ikaslea %50 / irakaslea %50).
  • Ikaskuntza esperientziala: Ekintzetan oinarritutako ikaskuntza da. Ikasitako guztia praktikan jartzeko unea izaten da eta modu autonomoan jarduteko eskatzen zaie. Ikasleak lan egiten duen bitartean, irakasleak gainbegiratu egiten du edota eskaera konkretuak asetzen ditu (ikaslea %80 / irakaslea %20).
 

EKI Proiektua

LHko 2. Zikloan (4., 5. eta 6. mailan)

  • Euskal Curriculuma garatzen du.
  • Konpetentzietan Oinarritutako Curriculuma, lanketaren ardatza da.
  • Integrazioaren Pedagogian oinarritutako egitasmoa da.

Pertsonaren garapen osoa: norbanako, gizarte-kide eta izadi-kide gisa, lortu ahal izateko oinarri sendoak finkatzea bilatzen du:

  • Euskal Kultur espezifikoaren eta unibertsalaren oinarriak eskuratzea
  • Ondorengo ikasketak egiteko eta lan munduan aritzeko prestatzea
  • Bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko prestatzea.

Konpetentzietan oinarrituta dago eta Europako arauek ezarri duten irakaskuntza- konpetentzietan oinarritu behar du. Dagoeneko ez da nahikoa jakintza akademikoa eskuratzea. Edozein bizitza-egoeratan konpetentea izatea lortu behar du ikasleak:

  • Pentsatzen eta ikasten ikasi
  • Komunikatzen ikasi
  • Elkarrekin bizitzen ikasi
  • Norbera izaten ikasi
  • Egiten eta Ekiten ikasi

EKI proiektuak lau osagai kurrikular ditu:

  • Konpetentziak landuz ikasi eta irakasten da.
  • Euskal kultur ibilbidean eta curriculum ofizialetan oinarritzen da.
  • Ikas arlo guztietan prozedura sistematizatuak errazten dira, ikasten eta egiten jakiteko.
  • Euskara ardatz duen hizkuntzen planteamendu integratua egin da.

Egoerei irtenbideak aurkitzen ikasi behar du ikasleak, ikasitakoa egoera berrietan baliatzeko.

Benetako egoera esanguratsuen aurrean jarrita, ikasleek egoera horietan behar dituzten baliabideak bilatzen eta erabiltzen ohitu behar dute; irtenbideak aurkitzen saiatu, bakarka eta lan taldean moldatu, arazoen soluzioa erdietsi eta egoera berrietan ikasi dutena baliatu.

Irakasleak

Larraitz Oñatibia

LH1A tutorea

Ursula Zubimendi

LH1B tutorea

Ainhoa Aizpurua

LH2A tutorea

Beñat Larrañaga

LH2B tutorea

Eli Eizagirre

LH 3A tutorea

Goizane Alegre

LH3B tutorea.

Elhuiar Urdanpilleta

LH4A tutorea.

Uxue Ayarza

LH4B tutrea

Ana Sagardia

LH5A tutorea

Ekaitz Garbizu

LH5B tutorea

Ibon Azkonobieta

LH6A tutorea

Nekane Guerrero

LH6B tutorea

Aloña Mendizabal

Ingelera

Naiara Agirrezabalaga

Ingelera eta arte hezkuntza

Inaxio Unanue

Gorputz hezkuntza

Jaione Eskudero

Musika

Ane Mendizabal

Orientatzailea

Idoia Lekuona

Pedagogia Terapeutikoa (PT)

Eli Goikoetxea

Pedagogia Terapeutikoa (PT)

Naiara Zabala

Ikasketa burua