Skip to main content

Gure ikastola

 

USURBILGO UDARREGI IKASTOLA, Euskal Herri osoan zehar, herrietan txertatuak gauden 111 ikastolatako bat gara. Gure hezkuntza komunitatea, irakasleek, ikasleek eta familiek (gehienak bazkide direnak) osatzen dugu.

Eskaintza integrala dugu; 0 urtetik hasita, DBH 4. mailara arte (16 urteko ikasleak).

Hezkuntza eredu propioa dugu eta etengabe lanean jarduten dugu hobekuntzan.

Pedagogia aurreratu eta aurrerakoia dugu; euskal curriculuma dugu ardatz eta oinarri. Hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu, eleaniztasun sendoz, eta Informazio eta Komunikazio Teknologiaren erabilera arduratsuari garrantzia ematen diogu.

Ikastola bizia da gurea; ikasleek beren ezagupen, trebetasun eta konpetentziak  garatzen laguntzea hezkuntza- xede duena. Eta, bizitzan zehar aurkituko dituzten egoera konplexuei irtenbide egokiak eman eta jendartearen erronka anitzei, beren garapen intelektual, fisiko, sentikor eta etikoaz, erantzukizunez eta arrakastaz ekin diezaieten, helburu duguna.

Hezkuntza Proiektu Orokorra

 

 Ikastolaren EZAUGARRIAK

 

  • Ikastetxe Kontzertatua (Hezkuntza Sailarekin Hezkuntza Kontzertuak), gainerakoa, kuota bidez.
  • Guraso Kooperatiba: Udarregi ikastola, IKE.
  • D ereduko ikastola (Ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelania LH 2. mailatik aurrera eta frantsesa DBHn aukerako gai gisa)
  • Kultura-Integratzailea eta solidarioa.

 

Honako helburuekin:

  1. Egungo gizartean txertatuko diren pertsonak heztea eta prestatzea. Ikasleek ikasitakoa beren esperientzia pertsonaleko eremuetan eta ikas- esperientzietako testuinguru eta egoera ezberdinetan, arazo nahiz egoera konplexuei irtenbidea emateko gai izan daitezen.
  2. Euskal Herriko kulturan txertatzea.
  3. Euskal Curriculuma garatzea.
  4. Euskararen ezagupena eta erabilera bultzatzea eta garatzea herrian eta hezkuntza arloan.
  5. Hezkuntza integrala bermatzeko beharrezkoak diren era ezberdinetako adierazpen artistikoko jarduerak antolatzea eta bultzatzea.
  6. Usurbilgo beste Elkarte nahiz eragile ezberdinekin elkarlanean jardutea, eta herriko kultur ekitaldiak bultzatzea eta antolatzea.

 

Ikaslea, 16 urterekin ikastolatik ateratzean, nolako pertsona izatea nahi dugu?:

  • Sortzailea
  • Euskaldun Eleanitza  Ikasle profila
  • Euskaldun konprometitua
  • Kritikoa
  • Feminista
  • Autonomoa
  • Inklusiboa
  • Naturarekin konprometitua
  • Ekintzailea
  • Jokabide etiko duna
  • Norbere burua zaintzen duna

 

GOBERNU- ORGANOAK

 

Batzar Orokorra organo erabakitzaile gorena da, Kooperatibaren arazo sozial guztiak eztabaidatu ahal izango direlarik. Kooperatibaren bazkideek osatzen dute eta gutxienez urtean behin biltzen da.                                 

Artezkaritza-Kontseiluak Kooperatibaren ordezkotza egitea du helburu. Ikastolako gobernu eta gestio organoa delarik (ikus Estatutuak 2004). 9 partaide titularrek osatuta dago Batzar Orokorrean onartu ondoren. AK partzialki berriztatzen da, urtero herena.

Artezkaritzako kideak honako hauek dira:

           
           
Lehendakaria Lehendakari ordea Idazkaria Ahozkoa Ahozkoa Ahozkoa
           
           
Ahozkoa Ahozkoa Ahozkoa Udal-ordezkaria Gerentea Zuzendaria

Artezkaritza-Kontseiluarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi artezkaritza@udarregi.eus helbide elektronikora.

Zaintza-Batzordearen funtzioa da Batzar Orokorrari aurkeztu baino lehen, urteko kontuak ikuskatu eta horiei buruz soberakinak banatzeko edo galerak egozteko proposamenari buruz aginduzko txostena egitea, Kooperatibaren urteko kontuak ikuskatzen direnean izan ezik, Kooperatibaren Liburuak ikuskatzea, Ordezkaritza agirien egokitasuna ikuskatzea eta, oro har, batzarretara sartzeko eskubideari buruzko zalantza edo gorabeherak erabakitzea. Batzorde horren kideak hauek dira: Jon Korta, Aitor Pikabea eta Elixabete Udabe.