KRITIKOA
Hausnarketarako gaitasuna dut eta pentsatzen dudana errespetuz adierazten dut, bizitzako esparru desberdinetan parte hartuz, iritzi propioak emanez eta besteenak errespetatuz, bakoitza garen bezalakoa izan ahal izateko.
SORTZAILEA
Irudimena erabiltzen dut eta ideia berriak sortzen ditut, modu autonomoan nahiz kooperatiboan, ideiak, proposamenak, sentimenduak… modu ezberdinetan adieraziz, besteekin konpartitzeko, gozatzeko, eta egoera anitzei aurre egiteko.
AUTONOMOA
Nire kabuz moldatzen dakit, estrategia ezberdinak erabiliz, bizitzako edozein egoeraren aurrean, konponbideak bilatzeko.
EUSKALDUN ELEANITZA
Euskara ardatz hartuta, egoerak eskatzen dituen hizkuntzak eraginkorki erabiltzen ditut, ahoz, idatziz edota digitalki, azalpenak, iritziak eta sentimenduak ulertuz eta adieraziz, besteekin elkar eragiteko eta jakintza partekatzeko.
EKINTZAILEA
Iniziatiba daukat modu aktiboan, ekintzak planifikatu, gauzatu eta ebaluatzeko, motibazioa eta jarrera dinamikoa azalduz, bizitzan zehar etengabe ikasteko eta erronka pertsonalei zein kolektiboei aurre egiteko.
EUSKALDUN KONPROMETITUA
Euskara, euskal kultura eta gizartearekiko konprometitua naiz, ikastolan, egunerokotasunean eta gizarte mugimenduetan auzolanean, euskaraz arituz, munduko euskal herritarra izateko.
FEMINISTA
Pertsona feminista naiz, ikastolan estereotipo gabeko harremanak sortuz, horretarako antolatuz, hausnartuz eta ekinez, gizarte parekide bat lortzeko.
JOKABIDE ETIKODUNA
Giza eskubideetan oinarritutako printzipio etikoen baitan jokatzen dut, sentsibilitatea eta enpatia landuz, elkarrizketa eta negoziazioaren bidez eguneroko gatazkei irtenbideak bilatzeko.
INKLUSIBOA
Pertsona oro onartzen dut, eta bazterkeria mota guztiak arbuiatzen ditut, bakoitzaren kultura, sinesmen, berezko ezaugarri, nahiz gaitasun ezberdinak aberasgarriak direla aintzat hartuz, gizartearen parte eskubide osoz sentitzeko.
NORBERE BURUAREN ZAINTZA
Autoestimu onekoa naiz, jarrera positiboa azaltzen dut eta nire buruan konfiantza daukat, nire emozioak ezagutuz, onartuz eta inor kaltetu gabe adieraziz, pertsona aske, osasuntsu eta zoriontsua izateko.
NATURAREKIN KONPROMETITUA
Ingurumenarekiko zaintzak arduratzen nau eta honekiko errespetua azaltzen dut, jokabide egokiak eta arduratsuak azalduz, ingurumen jasangarri eta osasungarria edukitzeko.