Jarraian, oporretan Chromebooka konpontzera eraman behar izanez gero, jarraitu beharreko protokoloa jakinarazten dizuegu:
JARRAIBIDEAK:
Acer bezero-arreta zerbitzuko telefono zenbakira deitu 93 800 36 65, ondorengo datu hauek eskura edukita:
- Intzidentzia duen dispositiboaren serie zenbakia (dispositiboaren azpialdean dauden 22 digitu, adibidez:
2- Dispositiboak duen arazoa, (XENON-era BIDALIKO DELA ZEHAZTU). Dispositiboari gertatzen zaiona azaldu behar da arazoaren nondik norakoak zehaztuz, ez baitute onartzen “EZ DABIL” besterik gabe esatea . Azalpena ahalik eta zehatzen eman behar da (GAZTELANIAZ).
Adibidez, disko akatsak ditu, ordenagailua pizten da, baina ez du pantailan ezer azaltzen, tekla batzuk ez dute egiten, sistema abiaraztean pantaila urdina azaltzen da…
3- Dispositiboa jasoko den helbide osoa, telefonoa (eskura edukiko dena), posta elektronikoa eta harremanetan jarriko den pertsonaren izena. Datu horiek jakinarazi bezain pronto Acer Etxearen Zerbitzu Teknikotik intzidentzia zenbaki bat jasoko duzue (RMA izenekoa). Zenbaki hori posta elektronikoz jasoko duzue eta horrekin batera, Acer Iberia Etxearen helbide fisikoa. Jarraian dispositiboa ondo paketatu kolpeetatik babesteko neurriak hartuz. Paketearen kanpoaldean eta ondo ikusiko den tokian, jasotako Acer Iberiaren helbide fisikoa eta RMA zenbakia (ACERREK RMA ZENBAKIRIK EZ DUEN DISPOSITIBORIK EZ DU ONARTUKO).
Adibidez:
RMA 7513062S
XENON
TROIA BIDEA 20, 7-B1
20.115 ASTIGARRAGA (GIPUZKOA)
Dispositiboa bidaltzeko unean aparteko gehigarririk ez da bidali behar:
Ez dispositiboaren kablea, ezta dispositiboaren funda edo poltsarik ere.
24–48 orduko epean DHL garraio zerbitzua dispositiboa jasotzera pasako da eta ordurako kaxak prestatuta beharko luke garraiolariak arazorik gabe dispositiboa eskuratzeko.
Dispositiboa konpondu bezain laster, DHL garraio-zerbitzuak hartutako helbide berera itzuliko du.
** Dispositiboak duen arazoa hardware arazoa beharko luke izan. Sistema eragilearen akatsa balitz, aurrekontu bat pasako litzateke. Edozein kontsultarako: administracion@xenon.es edo 943 444 444