Skip to main content

I. Ekintza soziala

Ikastola Lagunak

2019ko udazkenean eman ziren lehen urratsak IKASTOLA LAGUNAK egitasmoa sortzeko, nahiz eta COVID-a dela-eta, 2020ko urriaren 8an onartu zen taldea sortzea.

Ikastoletan eta Ikastolen Elkartean, aktiboki parte hartu duten eta ikastola eredua partekatzen ez ezik beraien ikuspuntutik ekarpena egiteko prest dauden ikastola kideen bilgunea da IKASTOLA LAGUNAK.

Taldearen xedea da Ikastola eredua ezagutuz, etengabe gozatu, barneratu, zabaldu, garatzen laguntdu, partekatu, iritzia eman eta elkarrekin hausnartu eta bere kasuan ekarpena egiteko eta aberasteko egitekoak izango ditu, batez ere ikastola ereduaren ezaugarri historiko eta dimentsio sozialean sakonduz.

Bestalde, Euskal Herriko 16 ikastoletan dagoeneko IKASTOLA LAGUNAK taldeak eratu dira, eta beste 5/6 ikastoletan sortzeko interesa agertu dute.

Egitasmoa indartzen eta gorpuzten ari denez, aurten maiatzaren 23an, Arrasaten, I. EKINTZA SOZIALA antolatu dugu.

PARTAIDETZA da Ikastola ereduaren ezaugarrietako bat eta IKASTOLA LAGUNAK egitasmoa partaidetza horretan oinarritzen denez, Ekintza Sozialaren barruan mahainguru bat antolatu dugu "Gaur eta biharko partaidetza soziala". Bertan izango dira gaiari buruzko erreferentziako diren adituak: Iñigo Iñurrategi, Unai del Burgo eta Itzea Urkizu.

Ekintza irekia da, eta interes duen edonor gonbidatua dago.

Azken albisteak

Maiatzaren 23an, Arrasaten
DBHn musikako irakaslea
Gurasoak, gure seme-alaben euskalduntze prozesuan eredu eta motore.
LH2. maila