Skip to main content

Saridunak

Ikastola Lagunak

Ikastola lagunak taldeak Korrikako zenbait opari ekarri zituzten Udarregi Ikastolara. Haur Hezkuntzako ikasleen artean zozketa egin zen eta saridunak gustora jarri ziren!

Irudia
Saridunak

Zorionak Joana, Peru eta Jare!

Ikastola lagunak taldea iazko ikasturtean sortu zen Usurbilen. Talde hau Euskal Herri mailan egituratzen hasi da; ikasle-ohi, guraso-ohi eta lankide-ohiek osatzen dute. Beraien helburu nagusia da ikastolen mugimenduarentzako zailak izaten ari diren garaietan, babes olatu bat sustatzen hastea eta, horrekin, ikastolei ekarpena egiten jarraitzea.

Ikastola lagunak taldean parte hartu nahi izan ezkero, mezua idatzi dezakezu ikastolalagunak@udarregi.eus helbidera. Animatu zaitez!

Azken albisteak

Ikastola lagunak
12 kantez osatutako disko zoragarria
Berdurak eta baratza
Haur Eskola