Skip to main content

Bazkide Batzarra

Udarregi Ikastola, IKE

Bazkide agurgarria:

Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen Estatutuen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, urriaren 8an ospatutako Artezkaritza Kontseiluak, Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du.

 

Noiz: azaroaren 27an.

Ordua: 17:00 (1.deialdia), 17:30 (bigarren deialdia), 18:00 (hirugarren deialdia).

Batzarrari hasiera quoruma osatzean.

Iraupena: ordu bat eta erdi.

Lekua: Agerialdeko 3. solairuan.

 

GAI ZERRENDA

0.- Sarrera: ongietorria Lehendakariaren eskutik eta 2.024ko Ohiko Batzarraren aktaren onarpena.

1.- Ikastolaren funtzionamenduaren aurkezpena Artezkaritzako idazkariaren eskutik.

2.- Ikastola datutan lehendakariordearen eskutik.

3.- Politika eta estrategiaren xehetasunak Zuzendariaren eskutik.

4.- Hezkuntzaren nondik norakoen aurkezpena Zuzendariaren eskutik.

5.- 2.024-2.025. ikasturteko urteko kontuen azalpena Administrari Kudeatzailearen eskutik eta, hala badagokio, onarpena eta emaitzen banaketa.

6.- 2.025-2.026. ikasturteko aurrekontuaren azalpena Administrari Kudeatzailearen eskutik eta, hala badagokio, onarpena

6.- Akta izenpetzeko bi bazkideren hautaketa.

7.- Galde-erantzunak.

Amaitzeko: mahaiaren bueltan zizka-mizka.

 

Oharrak:

1. Batzarrerako txostena bazkide guztiei Alexia bitartez bidaliko zaie. Hala ere, bazkide guztiek dituzte eskuragarri kooperatibaren 2024/2025 ikasturteko kontuak eta 2025/2026 aurrekontua. Baita, dokumentu horiek dohainik bidaltzeko eskatzeko aukera ere.

2. Batzarrera etortzerik izango ez bazenu, dokumentazioan dagoen ordezkapen-orria bete eta beste bazkide bati utz diezaiokezu zure ordezkaritza.

 

 

ADMINISTRATZAILEAK

 

Azken albisteak

Berdurak eta baratza
Haur Eskola
Korrikaren alde
Festa ederra ospatu genuen!