Skip to main content

Bazkide Batzarra

Udarregi Ikastola, IKE

Bazkide agurgarria:

Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen Estatutuen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, urriaren 16an ospatutako Artezkaritza Kontseiluak, Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du.

 

Noiz: azaroaren 28an.

Ordua: 17:00 (1.deialdia), 17:30 (bigarren deialdia), 18:00 (hirugarren deialdia).

Batzarrari hasiera quoruma osatzean.

Iraupena: ordu bat eta erdi.

Lekua: Agerialdeko 3. solairuan.

 

GAI ZERRENDA

0.- Sarrera: ongietorria Lehendakariaren eskutik eta 2.023ko Ohiko Batzarraren aktaren onarpena.

1.- Ikastolaren funtzionamenduaren aurkezpena Artezkaritzako idazkariaren eskutik.

2.- Ikastola datutan lehendakariordearen eskutik.

3.- Politika eta estrategiaren xehetasunak Zuzendariaren eskutik.

4.- Hezkuntzaren nondik norakoen aurkezpena Zuzendariaren eskutik.

5.- 2.023-2.024. ikasturteko urteko kontuen azalpena Administrari Kudeatzailearen eskutik eta, hala badagokio, onarpena eta emaitzen banaketa.

6.- 2.024-2.025. ikasturteko aurrekontuaren azalpena Administrari Kudeatzailearen eskutik eta, hala badagokio, onarpena

6.- Akta izenpetzeko bi bazkideren hautaketa.

7.- Galde-erantzunak.

Amaitzeko: mahaiaren bueltan zizka-mizka.

 

Oharrak:

1. Batzarrerako txostena bazkide guztiei Alexia bitartez bidaliko zaie Hala ere, bazkide guztiek dituzte eskuragarri kooperatibaren 2023/2024 ikasturteko kontuak eta 2024/2025 aurrekontua. Baita, dokumentu horiek dohainik bidaltzeko eskatzeko aukera ere.

2. Batzarrera etortzerik izango ez bazenu, dokumentazioan dagoen ordezkapen-orria bete eta beste bazkide bati utz diezaiokezu zure ordezkaritza.

 

 

ADMINISTRATZAILEAK

 

Azken albisteak

STEM PROFICIENT zigilua eskuratu berri dugu!
DBH4. mailako ikasleek ikasbidaiako dirua lortzeko saldu zituzten errifen zenbaki saritua 3300 izan da. Sariduna agertu da dagoenekoz.
Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen Estatutuen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, urriaren 16an ospatutako Artezkaritza Kontseiluak, Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du
Ekainaren 22an Iruñean ospatuko den Ikastolen VII. Biltzarra dela eta, hausnarketa prozesuan gara Euskal Herri osoko ikastoletan.