Skip to main content

Udarregiko inauteriak

Otsailak 9, inauteriak

10:30ean: HHko dantza saioa Mikel Laboa plazan. Eguraldi txarra egingo balu, ikastolako frontoian egingo genuke.

10:50etan: DBHko eta LHko desfilea kaleetan zehar

11:45ean: DBHko dantza ikuskizuna kiroldegian

15:30etan: LHko dantza ikuskizuna kiroldegian

Ikusleentzako oharra:

Kiroldegiko zelaiaren kanpo aldetik sartuko dira ikusleak.

DBHko ikuskizunerako sarrera librea izango da; arratsaldeko LHko ikuskizunerako, aldiz, LHko ikasle bakoitzari, ikastolan bertan txartel bana eman zaio eta soberan geratu diren txartelak hemen klikatuz eskatu ahal izango dituzue. Egunean bertan txartelak 12:30etik 14:30 bitarte idazkaritzan jaso ahal izango dituzue.

Azken albisteak

Datorren 2026/27 ikasturterako 2 eta 16 urteko haurren matrikulazio epea, otsailaren 2tik 13ra (biak barne) izango da.
DBH4ko gure ikasleek gogo handiz prestatu dute aurtengo ikasbidaiarako zozketa, eta baditugu zortekoak! Hauek dira zenbaki sarituak:
Ameztiko ikasleek txistorra pintxo batek dituen kaloria adina erretzeko egin behar den esfortzua neurtu ahal izateko garatu duten proiektua ikus dezakegu.
Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRA azaroaren 27an ospatuko da.