Skip to main content

Pantailen erabilera egokiaren inguruko solasaldia

Pantailen erabilera egokiaren inguruko solasaldia

Haurrak txiki-txikiak direnetik, gurasook pantailekin dugun harremana ikusi eta ikasten dute. Oso garrantzitsua da gurasoak bere garapen kognitibo, emozional eta sozialean pantailek duten eraginaz jabetzea.

Horretarako, hitzaldi-solasaldi bat antolatuko dugu Miren Ros-ekin.

Data: Azaroak 29, asteazkena

Ordua: 17:00tan

Nori zuzendua: HH (0-6 urte) eta LH4 arteko gurasoei.

Lekua: jangelan.

Solasaldian:

· Hausnarketa bultzatuko dugu pantailen erabileraren inguruan eta helduok haiekin dugun harremanari erreparatuko diogu.

· Pertsonarengan eta bereziki haurrengan pantailek duten eragina ikusiko dugu, zientziak zer dioen azalduaz.

· Baliabideak emango ditugu hori guztia  etxean nola kudeatu daitekeen ikasteko.

· Kontzientziazioa piztuko dugu: gure haurrek, txikitatik, teknologiarekin garatzen hasten diren harreman horretan gure arreta jarriz eta era osasuntsu batean bideratuz.

·Hitzaldiaren azken zatian, solasaldi irekia eskainiko dugu, gurasoek izan ditzaketen galdera eta kezkei erantzuteko eta baita bizipenak elkarbanatzeko ere.

 

Azken albisteak

Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRA azaroaren 27an ospatuko da.
STEM PROFICIENT zigilua eskuratu berri dugu!
DBH4. mailako ikasleek ikasbidaiako dirua lortzeko saldu zituzten errifen zenbaki saritua 3300 izan da. Sariduna agertu da dagoenekoz.
Ekainaren 22an Iruñean ospatuko den Ikastolen VII. Biltzarra dela eta, hausnarketa prozesuan gara Euskal Herri osoko ikastoletan.