Skip to main content

Ikastola Eguna 2023

Ikastola Eguna 2023

Bihar, ekainak 10,  Ikastola eguna ospatuko dugu eta egun horretako EGITARAUA hemen duzue.

 

Bazkaria 14:00etan hasiko da, baina 13:00etan guraso arduradun batzuk frontoi sarreran egongo dira frontoi eta dema plazaren plano batekin. Familiak taldeka, banaka, binaka, nahi duzuen bezala zuen tiketarekin gerturatu eta beraiek erakutsiko dizuete eserlekua.  

Aurten ere guztiok elkarrekin bazkalduko dugu, haur eta heldu.

LH 1. mailatik aurrera, ikasleak taldean lagunekin esertzeko aukera izango dute, heldurik gabe baina gurasoen ardurapean egongo dira.

Ikastola-eguna. HHkoen emanaldia

Dakizuen bezala, bihar ikastola-eguna ospatuko dugu. Egun horretan eguerdiko 12:30ean HHkook gure emanaldia eskainiko dugu Mikel Laboa plazan. Haurrak 12:15ean jasoko ditugu herriko gune hauetan:

HH3koak: Sutegiko sarreran

HH4koak: Olentzero egoten den lekuan

HH5koak: Udaletxean.

Egun horretan haurrak honela jantzita ekarri behar dituzue:

HH3koak: ikastolako mantala jantzita eta lotuta.

HH4koak: kolore batez jantzita eta zapia bizkarrean jarrita. Ikusi gelan duzuen eredua.

HH5ekoak: txuriz edo beltzez jantzita eta kapa jantzita (gelan egiten ditugunean etxera bidaliko ditugu). Zalantzarik baduzue, tutoreei galdetu. Eguraldi txarra egingo balu ikastolako frontoian egingo genuke gure emanaldia eta haurrak gure geletan bertan jasoko genituzke.

 

Ikastola-eguna. LHkoen jolasak

 

Goizean zehar ikasleen jolasak izango ditugu. Ikasleek ikastolako sarrera nagusira agertu beharko dute ondorengo orduan:

1, 2 eta 3. mailako ikasleak 9:45etan sarreran.

4, 5 eta 6. mailako ikasleak berriz, 11:00etan sarreran.

 

Bestetik, tokatu zaien zenbakiaren arabera, koloredun kamisetarekin etortzera gonbidatzen ditugu:

1 zenbakia edo taldea: kamiseta beltza

2 zenbakia edo taldea: kamiseta txuria

3 zenbakia edo taldea: kamiseta urdina

4 zenbakia edo taldea: kamiseta berdea

Azken albisteak

Datorren 2026/27 ikasturterako 2 eta 16 urteko haurren matrikulazio epea, otsailaren 2tik 13ra (biak barne) izango da.
DBH4ko gure ikasleek gogo handiz prestatu dute aurtengo ikasbidaiarako zozketa, eta baditugu zortekoak! Hauek dira zenbaki sarituak:
Ameztiko ikasleek txistorra pintxo batek dituen kaloria adina erretzeko egin behar den esfortzua neurtu ahal izateko garatu duten proiektua ikus dezakegu.
Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRA azaroaren 27an ospatuko da.