Skip to main content

LH6 - Proiektu Solidarioa

LH6ko ikasleen PROIEKTU SOLIDARIOA

LH6ko ikasleak buru-belarri ari dira PROIEKTU SOLIDARIOA antolatzen. Aurtengoan, NEPALDALA G.K.Earentzat lortu nahi dute dirua, Nepalgo landa eremuko neskek ere, hezkuntzarako eskubidea izan dezaten!

Irudia
LH6-ko proiektu berria

Gaurkoan NEPALDALAKO Olatz eta Aitziber izan ditugu bisitan egiten duten lanaren berri emateko.

Irudia
LH6-ko proiektu berria

www.nepaldala.org

Ekintzak

LH6ko ikasleak gara eta NEPALDALA Gobernuz Kanpoko Erakundeari laguntzeko proiektuan murgilduta gaude. Beraiek, ahalegin handiak egiten dituzte Nepalgo neskek hezkuntza jasotzeko aukera izan dezaten eta guk lagundu egin nahi diegu. Horretarako, martxoaren 13tik 17ra honako ekintza hauek antolatu ditugu:

*Martxoaren 13tik 16ra

 +NEPALDALA erakundearen aldeko denda jarriko dugu eta bertan honakoak eskura ditzakezue:

- Nepalgo elkarte batek eskuz egindako produktuak: poltsak, karterak, egutegiak…

- Otar eder baten zozketan parte hartzeko zozketa-txartelak. 2€

- Korrika solidarioan parte hartzeko dortsalak: dortsal bakoitzak 5 € balioko ditu eta 000 dortsala (korrika egin nahi edo ezin, baina parte hartu nahi duenarentzat) borondatezko prezioan egongo da.

Ordutegia: 16:20-16:40

Lekua: Ikastolako (Ageri Alde) frontoian.

*Martxoaren 17an:

+KORRIKA SOLIDARIOA

-Haurrek 0 urte - LH 3 arte (gurasoen laguntzaz nahi izanez gero) 18:00etan emango diote hasiera. Gazteak (LH 4tik gora) eta helduak, 18:30ean. 

-NEPALDALA erakundearen aldeko denda ere, herriko frontoian egongo da eta produktuak, zozketa-txartelak eta dortsalak erosi ahal izango dira. Baita pintxo goxoak jan ere!

ANIMATU eta PARTE HARTU!!!

Azken albisteak

Datorren 2026/27 ikasturterako 2 eta 16 urteko haurren matrikulazio epea, otsailaren 2tik 13ra (biak barne) izango da.
DBH4ko gure ikasleek gogo handiz prestatu dute aurtengo ikasbidaiarako zozketa, eta baditugu zortekoak! Hauek dira zenbaki sarituak:
Ameztiko ikasleek txistorra pintxo batek dituen kaloria adina erretzeko egin behar den esfortzua neurtu ahal izateko garatu duten proiektua ikus dezakegu.
Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRA azaroaren 27an ospatuko da.