Skip to main content

Arnasetik lehiaketa

Arnasetik lehiaketa

Arnasetik bideo sormen lehiaketa da, euskararen arnasguneak osatzen dituzten udalerrietako gazteei zuzendua (LH-5etik DBH-4ra). Gaur egungo gazteen komunikazio-hizkuntzara eta teknologia berrietara egokitutako lehiaketa da, eta teknika, tratamendu, genero, sorkuntza prozesu eta gai desberdinak landu dira.

Guztira, 99 lan aurkeztu dira eta Udarregi Ikastolako ikasle talde bat DBH1-2 kategorian finalisten artean geratu da Art-Attack lanarekin. Taldearen lan bikaina ikusteko klikatu hemen. Zorionak!

Sari banaketa ostiral honetan izango da Amasa-Villabonako Gure Antzokian, 18:00. Zorte on! Informazio gehiago...

Azken albisteak

Datorren 2026/27 ikasturterako 2 eta 16 urteko haurren matrikulazio epea, otsailaren 2tik 13ra (biak barne) izango da.
DBH4ko gure ikasleek gogo handiz prestatu dute aurtengo ikasbidaiarako zozketa, eta baditugu zortekoak! Hauek dira zenbaki sarituak:
Ameztiko ikasleek txistorra pintxo batek dituen kaloria adina erretzeko egin behar den esfortzua neurtu ahal izateko garatu duten proiektua ikus dezakegu.
Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRA azaroaren 27an ospatuko da.