Skip to main content

Liburutruk 2022/23

2022/06/13

ZER DA LIBURUTRUK?

Sistema honen helbururik nagusiena testu-liburuak ahal den ikasturte gehienetan berrerabiltzea da. Hitz Aho Guraso Elkartea eta Ikastolaren artean koordinatuz egiten da. Ikastola liburuak eskatu, familiei kobratu eta ekaineko azken egunean liburuak jasotzeaz arduratzen da. Bestetik, Hitz Aho Guraso Elkartea liburuak sailkatzeaz arduratzen da. Sistema hau erabiltzeko arrazoiak:

1- Seme-alaben heziketa hobetzea: zenbait balore garatzen lagunduko diegu; besteekiko elkartasuna, guztien gauzak zaintzeko joera, komunitatearekiko lotura, kontsumo arduratsua eta inguruarekiko errespetua,…

2- Ekonomikoa: Parte hartzen duten familiek liburuetan gutxiago gastatuko dute. Berrerabilgarriak diren liburuen zati bat ordaintzen delako.

3- Ekologikoa: Liburuak berrerabiltzeak paperaren kontsumoa eta sortutako zaborra gutxitzen du.

Sistema hau LH5. mailatik gorako ikasleentzat da. Beraz, ikasturte honetan LH4. mailan dagoen norbaitek ez balu parte hartu nahi, usurbil@ikastola.eus helbidera mezua idatzi beharko luke ekainaren 15a baino lehen. Gainontzeko mailetakoen kasuan, mezua aldaketarik balego soilik idatziko da.

Gogoratu, behin Liburutruken sartuz gero ezingo dela irten, bestela, ordura arte baliatutako hobarien itzulketa egin beharko zaio  ikastolari.

Antolaketa honen baitan, hurrengo ikasturteen amaieran, liburuak Ikastolan utzi beharko dituzue eta hurrengo ikasturteetako liburuak eskuratzeaz Ikastola eta HITZ-AHO arduratuko dira.

Ekainaren 16an, parte hartuko ez duela adierazten ez duen familia guztiei, 60 €-ko fidantza kobratuko zaie eta gerora ez da bueltatuko, ez duela parte hartu nahi esaten badu ere

Azken albisteak

2024-11-11
2024-11-28
2024-04-08
Apirilak 17an, Udarregi ikastolan
2024-03-14
Martxoak 19 Usurbilen
2024-03-08
DBH-ko ikasleok aireko ikuspegia osatu dugu