Skip to main content

Elikagai-bilketa

Elikagai-bilketa

DBH4ko ikasleak etikako proiektuan boluntariotza lantzen dabiltza. Amaierako proiektu  modura, Gipuzkoako Elikagai Bankuari laguntza emate asmotan dabiltza eta  janari bilketa bat egingo dute datorren astean. Horretarako, ekainaren 6tik 10era ikastolak dituen bi eraikinen sarreran kutxa batzuk utziko dituzte mota ezberdinetako jakiak biltzeko. Erronka bat jarri diote euren buruari: Baietz tona bat janari bildu!. Ikastola guztira zabaldu nahi dute erronka hori.

Lehentasuna daukaten elikagaiak hauek dira: azukrea,  txokolate-hautsa (Colacao, Nesquik…), kontserbak, umeentzako janaria, gailetak eta olioa.

Hauetaz aparte, honakoak behar dituzte: pasta, arroza, zerealak, lekaleak, fruitu lehorrak, eta brikean datozen elikagaiak (esnea, zumoa …).

Zuen kolaborazioa eskatzen dute, ea denon artean erronka bete dezakegun, denok hondar ale txikiak mendi handia osa dezake! Mila esker, aldez aurretik

Azken albisteak

Familian euskara sendotzeko arrazoiak eta bideak
Ikastola lagunak
12 kantez osatutako disko zoragarria
Berdurak eta baratza