1.- ALEXIARAKO PASAHITZA SORTZEA
Lehenengo pausu honetan Alexiarako zure sarbidearen pasahitza sortuko duzu. Horretarako, tutorial honekin batera jaso duzun posta elektronikoan sartu behar duzu.
Mezu honetan erabiltzaile gisa zein izen duzun erreparatu (apuntatu, memorizatu...) eta mezuan ageri den loturak hitzaren gainean klik egin beharko duzu. Kontuz! Mezua jasotzen duzunetik, 2 egun dituzu gehienez loturak estekan sartzeko. Epe horretan ez bazara sartzen, Datuen Babeserako Legea jarraiki, iraungi egiten da pasahitza.
Pasahitzak gutxienez 8 karaktere izango ditu eta horien artean letra larriren bat, karaktere bereziren bat eta zenbakiren batez osatua egon behar da. Adibidez, Udarregi.18
App bidezko sarbidean gainera zentroko kodea eskatuko dizue. Udarregi ikastolako kodea honako hau da: lm8i
Eta ondoren pasahitza berreskuratzeko balio behar lukeen galdera eta erantzun sekretua ezarri eraziko zaizu.
2.- ALEXIARA SARTZEA
Alexiara sartzerakoan, hiru aldiz erabiltzailea ala pasahitza okerra jarri ezkero, sistema blokeatu egiten da 15 minutuz. Denbora hau pasa ondoren, berriz ere desblokeatzen da eta sartzen saia zaitezke. Erne! Alexia asko dago interneten, ikastetxeko bana, gureak gure ikastolako logoa du eta gure web orriko (www.udarregi.eus) azalean ageri da lotura.
3.- MUGIKORRERAKO APLIKAZIOA
Alexiak badu bai familia (ikasle eta guraso) eta irakasleentzako mugikorrerako aplikazioa. Hona hemen jarraitu beharreko pausoak app-a mugikorrean instalatzeko:
- Alexia familia aplikazioa hautatu eta instalatu
2. Instalatu ondoren, aplikazioa ireki.
3. Erabiltzailea eta pasahitza sartu. Gogoratu, ikastolako kodea lm8i dela.