Skip to main content

Matrikulazioa 2026/27

Matrikulazioa 26/27

Datorren 2026/27 ikasturterako 2 eta 16 urteko haurren matrikulazio epea, otsailaren 2tik 13ra (biak barne) izango da.

Udarregi ikastolak zera eskaintzen dizue:

  • 2 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.
  • Heziketa euskalduna: euskaraz ikasiz eta biziz, Euskal Herriko Kultura eta herri-ekintzetan murgildu.
  • Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.
  • Irakaskuntza Eleanitza: D eredua, ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelania Lehen Hezkuntzaren 2. mailatik aurrera, eta frantsesa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
  • Hizkuntzetarako irakasle espezialistak.
  • Orientazio Departamendua: tutoretza eta banakako orientazioa. Orientazioa gurasoentzat.
  • Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela.
  • Garraio zerbitzua.
  • Jangela: Bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatuak eta osatuak.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: ZIRIMARA proiektua. Udalerrian sortutako ekimena. Eskola kirola ez ezik, herriko aisialdia eta bizitza sozialean parte hartzea sustatzea du helburu, dimentsio herritarra emanez, eskaintza eraldatua eta berritzailea eskainiz.
  • Ikasleen Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara.

Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:

  • 55 urte baino gehiagoko esperientzia Usurbilen.
  • Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
  • Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.
  • Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
  • Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun, Kalitate Aurreratuaren Kudeaketa Sistemarekin konprometituta 

Informazio gehiagorako, kontutan izan honakoa:

Matrikulazio epea

  • Otsailaren 2tik 13ra (biak barne)

Matrikulatzeko ordutegia

Aurkeztu beharreko dokumentazioa matrikula egiteko (fotokopiak)

  • Bizikidetza egiaztagiria (Udalak emana)

  • NAN tamainako argazkia

  • Familia Liburua

  • Guraso/tutoreen NAN

  • Gizarte Segurantzako txartela

  • Kontu korronte zenbakia (IBAN eta BIC kodeak) (Banku entitateak emana)

  • EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.

  • Banandutako edo dibortziatutako familiek Hezkuntza Sailak ezarritako protokoloa betetzen dutela egiaztatzen duen agiria (adibidez: ezkontide ohiaren baimen idatzia, ebazpen judiziala edo eskabidea bermatzen duen behin-behineko neurria, etab.)

  • Muturreko prematuritate edo prematuritate handiagatik maila txikiago batean onartzeko eskabidearen kasuan, bederatzigarren instrukzioko 4. apartatuan adierazitako baldintzetan, eskaera hori ziurtatzen duen txosten medikua

  • Aitortutako Hezkuntza Premia Bereziei buruzko diagnostikoa, halakorik izanez gero.

  • Halaber, baremoko edozein apartaturen puntuazioa eskatzen denean, behar diren egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. .

 

Azken albisteak

Otsailaren 2tik 13ra
DBH4ko gure ikasleek gogo handiz prestatu dute aurtengo ikasbidaiarako zozketa, eta baditugu zortekoak! Hauek dira zenbaki sarituak:
Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRA azaroaren 27an ospatuko da.
STEM PROFICIENT zigilua eskuratu berri dugu!