Skip to main content

Zenbat kaloria ditu txistorrak?

Zenbat kaloria ditu txistorra pintxo batek? Hau neurtzeko esperimentua egiten ari dira ikasleak.

Ameztiko ikasleek txistorra pintxo batek dituen kaloria adina erretzeko egin behar den esfortzua neurtu ahal izateko garatu duten proiektua ikus dezakegu.  Proiektu honetan, bizikleta rodiloan jarri eta dinamo bati esker, energia elektrikoa lortzeko proiektua garatu dute.

Energia elektrikoa, 3D inprimagailu bat alimentatzeko erabili dugu eta gabonetako apaingarri pertsonalizatuak egin ditugu, gazteek asmatutako Ameztiko logo berriarekin.

Bide batez, bizikleta gainean ibiltzen ziren ikasleei, taupadak neurtzeko banda bat jarri eta pantaila handi batean, bihotz taupadekin batera, ikasleek erre dituzten kaloriak neurtu eta ikusi ahal izan ditugu. 

Azken albisteak

Haur Eskola
Korrikaren alde
Festa ederra ospatu genuen!
Otsailaren 2tik 13ra