Skip to main content

Artezkaritza-Kontseilua eta Zaintza-Batzordea osatzen duten kideak

Artezkaritza-Kontseilua eta Zaintza-Batzordea osatzen duten kideak


Udarregi Ikastolako Artezkaritza-Kontseilua eta Zaintza-Batzordea nortzuk osatzen duten jakinarazten dizuegu.

Artezkaritza-Kontseiluarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi artezkaritza@udarregi.eus helbide elektronikora.

Miren Alberdi Saioa Erro Mikel Castresana Urko Zurutuza Ainhoa Azpirotz Lis Gurrutxaga
Lehendakaria Lehendakari ordea Idazkaria Ahozkoa Ahozkoa Ahozkoa
Ainhoa Salsamendi Joxemari Gonzalez Jaione Eskudero Beñat Larrañaga Nerea Tolosa Nerea Eraunzetamurgil
Ahozkoa Ahozkoa Ahozkoa Udal-ordezkaria Gerentea Zuzendaria

 

Artezkaritza-Kontseiluak Kooperatibaren ordezkotza egitea du helburu. Ikastolako gobernu eta gestio organoa delarik (ikus Estatutuak 2004). 9 partaide titularrek osatuta dago Batzar Orokorrean onartu ondoren. AK partzialki berriztatzen da, urtero herena.

 

Zaintza-Batzordearen funtzioa da Batzar Orokorrari aurkeztu baino lehen, urteko kontuak ikuskatu eta horiei buruz soberakinak banatzeko edo galerak egozteko proposamenari buruz aginduzko txostena egitea, Kooperatibaren urteko kontuak ikuskatzen direnean izan ezik, Kooperatibaren Liburuak ikuskatzea, Ordezkaritza agirien egokitasuna ikuskatzea eta, oro har, batzarretara sartzeko eskubideari buruzko zalantza edo gorabeherak erabakitzea. Batzorde horren kideak hauek dira: Jon Korta, Aitor Pikabea eta Elixabete Udabe.

Azken albisteak

STEM PROFICIENT zigilua eskuratu berri dugu!
DBH4. mailako ikasleek ikasbidaiako dirua lortzeko saldu zituzten errifen zenbaki saritua 3300 izan da. Sariduna agertu da dagoenekoz.
Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen Estatutuen 25.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, urriaren 16an ospatutako Artezkaritza Kontseiluak, Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du
Ekainaren 22an Iruñean ospatuko den Ikastolen VII. Biltzarra dela eta, hausnarketa prozesuan gara Euskal Herri osoko ikastoletan.