Skip to main content

TANTA txartela

TANTA txartela

Gaur egin da TANTA txartelen zozketa, eta 64.366 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroren saria. Pasaia-Lezo Lizeoa ikastolak banatu du zenbaki sariduna, eta jabeak hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko. 
Andres Urrutia notarioaren aurrean egin da zozketa, eta ordezko zenbaki bat ere atera da. Lehenbizikoaren jabea agertuko ez balitz, saria eramango duen zenbakia hauxe da: 15.736, Bilboko KirikiƱo ikastolak banaturikoa. Zenbaki honen jabeak ere beste hilabete bateko epea izango du saria eskatzeko, lehenbiziko zenbakiaren jabeari epea iraungitzen zaionetik aurrera.

https://ikastola.eus/berriak/52975

Azken albisteak

Familian euskara sendotzeko arrazoiak eta bideak
Ikastola lagunak
12 kantez osatutako disko zoragarria
Berdurak eta baratza