Skip to main content

BIHAR Endekalogoa

BIHAR (Ikastoletako Gogoeta Prozesua)

Datozen hilabeteetan Bihar prozesua hasi behar dute ikasola ezberdinek. Bihar prozesua gogoeta prozesua izateaz gain, gure oinarrietan sakontzeko eta datozen urteetan Ikastolok euskal gizarteari egingo diogun ekarpena zehazteko erabiliko da. 

Bihar prozesua, Euskal Herriko ikastolok, 2021eko otsailean aurkeztutako proposamena da. Proposamenaz gain, gogoeta prozesua ere bada, gure oinarrietan sakontzeko eta datozen urteetan Ikastolok euskal gizarteari egingo diogun ekarpena zehazteko erabiliko duguna. BIHAR Endekalogoa.

Proposamen horrek, gure ustez, Euskal Hezkuntza sistemak behar dituen ezaugarriak barnebiltzen ditu. Beraz, ezaugarri horien inguruan gogoetatu, osatu eta horiek praktikara eramateko gure hurrengo hamar urtetarako estrategia zein izan behar den erabakiko dugu prozesu honetan zehar.

Baina guzti hau bideratzeko Ikastolen komunitatea osatzen dugun guztion parte-hartzea ere behar dugu. Izan ere, horrelako bide batek inplikazioa, talde, komunitate aktiboa eskatzen du, eta gure mugimenduaren oinarri diren hauekin bakarrik atera ahal izango dugu aurrera.

Gogoeta prozesuak bi fase izango ditu. Ikastolako kide zaren honetan, egingo diren ariketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izango duzu. Oraingo honetan, galdetegi hau betetzea eskatzen dizugu mesedez, maiatzaren 1a baino lehen. Denon ekarpena dugu beharrezkoa, izan guraso, langile edo ikasle etorkizuna eraiki ahal izateko. Ekin diezaiogun!

Informazio gehiago.

Gaurtik da bihar!

Azken albisteak

Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRA azaroaren 27an ospatuko da.
STEM PROFICIENT zigilua eskuratu berri dugu!
DBH4. mailako ikasleek ikasbidaiako dirua lortzeko saldu zituzten errifen zenbaki saritua 3300 izan da. Sariduna agertu da dagoenekoz.
Ekainaren 22an Iruñean ospatuko den Ikastolen VII. Biltzarra dela eta, hausnarketa prozesuan gara Euskal Herri osoko ikastoletan.