Skip to main content

Errigora

Errigora

Azaroaren 11ra arte, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina abiatu du Errigorak. Nafarroa hegoalde eta erdialdeko produktuz osatutako hiru saski eskaintzen dira; beltza, berdea (ekologikoa) eta zuria, eta horien balioaren %25 bertako euskalgintzara bideratuko da.

1.- Saski beltza (betikoa): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, oliba-olio birjina estra, teilak, mertxikaalmibarretan, melokotoi marmelada, kardua, mahats zukua, botila ardoa, potxak, piper mamia eta 2022ko egutegia = 55 €

 

2.- Saski berdea (ekologikoa): orburuak, zainzuri zuriak, pikillo piperrak, ardo-ozpina, oliba-olio birjina estra, barazki menestra, dilista lehorrak, pasta, arroza, botila ardoa, sagar zukua, teilak eta 2022ko egutegia = 65 € 

 

3.- Saski zuria (berezia): orburuak, pikillo piperrak, zainzuri-zuriak, botila kriantza, ardo zuri apartsua, patxarana, oliba-olio birjina estra, txokolatezko zigarretak, patxaran pastak, polboroiak eta 2022ko egutegia = 75 €

 

Informazioa eta eskaerak: www.errigora.eus

Azken albisteak

Festa ederra ospatu genuen!
Datorren 2026/27 ikasturterako 2 eta 16 urteko haurren matrikulazio epea, otsailaren 2tik 13ra (biak barne) izango da.
DBH4ko gure ikasleek gogo handiz prestatu dute aurtengo ikasbidaiarako zozketa, eta baditugu zortekoak! Hauek dira zenbaki sarituak:
Ameztiko ikasleek txistorra pintxo batek dituen kaloria adina erretzeko egin behar den esfortzua neurtu ahal izateko garatu duten proiektua ikus dezakegu.