Hitz-Aho Guraso Elkartea

"Eta ni?" Zaintzak erdigunera, norberarenak ere bai.

Ondo egotea batere erraza ez den garaietan bizi gara, baita baldintza duin samarrak izanda ere. Pandemiaren garaia baino lehenago ere, gutako askok emozioen kudeaketan trebatzen jarraitzeko beharra bagenuen. Izan ere, zer sentitzen ari garen jakitea konplexua izan daiteke. Eta batzuetan emozio horri nola erantzun jakiteko galdu xamar aurkitzen gera, konkretuki nondik hasi jakin gabe. 

Saio honetan abiapuntu bat proposatu nahi dugu, inspiratzeko edo eta kokatzeko lagungarri izan daitekeena. Geure beharrei arreta jartzen laguntzeko tresna bat sortu dugu eta honekin esperimentatzeko saioa izango dugu hau; proposamen praktikoa izango da, alegia.

Noiz: maiatzak 12, 17:30tan. Online.

Sarrera: https://udarregi.eus/eu/gurasoak/guraso-eskola 

HITZALDIRA

SARTU

Izen ematea harremonakusurbil@gmail.com -era idatzita egingo da eta materiala aurrez bidaliko dizuegu.

Auzolana

Auzolanean lan bikaina egin dute ikastolako hainbat guraso, irakasle eta Udalak. Zorionak eta eskerrik asko denoi!

Lan ikaragarria egin arren, oraindik zer egina badago. Hurrengo maiatzaren 5ean eta 12an elkartuko gara berriro 16:30ean.

Lagundu nahi izann ezkero, idatz iezaguzu, mesedez: hitzaho@udarregi.eus

Eskerrik asko!

 

 

 

Hitzaldiak Nerea Mendizabalen eskutik: Txerto emozionala

Hemen topatuko dituzu Hitz-Aho Udarregiko guraso elkarteak TXERTO EMOZIONALA izenburupean antolatutako hitzaldien grabazioak, Nerea Mendizabal psikopedagogoaren eskutik:

- MARTXOAREN 8ko saioaren grabaketa: GURASOENTZAT EUSKARAZ

- MARTXOAREN 22ko saioaren grabaketa: IRAKASLE, HEZITZAILE eta TEKNIKARIENTZAKO EUSKARAZ