Gure ikastola

 

USURBILGO UDARREGI IKASTOLA, Euskal Herri osoan zehar, herrietan txertatuak gauden 111 ikastolatako bat gara. Gure hezkuntza komunitatea, irakasleek, ikasleek eta familiek (gehienak bazkide direnak) osatzen dugu.

Eskaintza integrala dugu; 0 urtetik hasita, DBH 4. mailara arte (16 urteko ikasleak).

Hezkuntza eredu propioa dugu eta etengabe lanean jarduten dugu hobekuntzan.

Pedagogia aurreratu eta aurrerakoia dugu; euskal curriculuma dugu ardatz eta oinarri. Hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu, eleaniztasun sendoz, eta Informazio eta Komunikazio Teknologiaren erabilera arduratsuari garrantzia ematen diogu.

Ikastola bizia da gurea; ikasleek beren ezagupen, trebetasun eta konpetentziak  garatzen laguntzea hezkuntza- xede duena. Eta, bizitzan zehar aurkituko dituzten egoera konplexuei irtenbide egokiak eman eta jendartearen erronka anitzei, beren garapen intelektual, fisiko, sentikor eta etikoaz, erantzukizunez eta arrakastaz ekin diezaieten, helburu duguna.

Hezkuntza Proiektu Orokorra

 

Artezkaritza-Kontseilua eta Zaintza-Batzordea

Artezkaritza-Kontseiluak Kooperatibaren ordezkotza egitea du helburu. Ikastolako gobernu eta gestio organoa delarik (2021eko Estatutuak). 9 partaide titularrek osatuta dago, Batzar Orokorrean onartu ondoren. AK partzialki berriztatzen da, urtero herena.
Une honetan Udarregi Ikastolako Artezkaritza-Kontseiluaren kideak dira hauek.
Artezkaritza-Kontseiluarekin harremanetan jarri nahi izanez gero, idatzi
artezkaritza@udarregi.eus helbide elektronikora.

Zaintza-Batzordearen funtzioa da Batzar Orokorrari aurkeztu baino lehen, urteko kontuak ikuskatu eta horiei buruz soberakinak banatzeko edo galerak egozteko proposamenari buruz aginduzko txostena egitea, Kooperatibaren urteko kontuak ikuskatzen direnean izan ezik, Kooperatibaren Liburuak ikuskatzea, Ordezkaritza-agirien egokitasuna ikuskatzea eta, oro har, batzarretara sartzeko eskubideari buruzko zalantza edo gorabeherak erabakitzea. Batzorde horren kideak hauek dira: Jon Korta, Aitor Pikabea eta Elixabete Udabe.