Zuzendariaren agurra

Kaixo familia,

Iritsi da ikasturte berriari hasiera emateko unea. Azken hiru ikasturteak bereziak izan dira antolaketa berezia ezarri behar izan dugulako. Aurtengoan, aurreko antolaketa eta ohituretara itzuliko gara, beti ere, egokitasuna bermatuaz. 

Giza harremanak mugatuta eduki ditugunez, ikastolan egiten genituen hainbat ekimen garrantzitsu alboratuak izan ditugu, baina aurtengoan jarduera horiek berreskuratuko ditugu gure heziketa ereduari jarraituaz.

Ikasturte zoragarri bat opa dizuet! Egin dezagun elkarrekin!

Nerea Erauntzetamurgil Manterola