Bihar endekalogoa.

Euskal Herriko Ikastolek 2021eko otsailean Bihar prozesua aurkeztu zuten, 11 puntuz osatutako endekagoloa. Prozesua proposamenaz gain, gogoeta prozesua ere bada, Ikastoletako oinarrietan sakontzeko eta datozen urteetan Ikastolok euskal gizarteari egingo diogun ekarpena zehazteko erabiliko duena. Proposamen horrek, Ikastolen ustez, Euskal Hezkuntza sistemak behar dituen ezaugarriak barne-biltzen ditu. Beraz, ezaugarri horien inguruan gogoetatu, osatu eta horiek praktikara eramateko Ikastolen hurrengo hamar urtetarako estrategia zein izan behar den erabakiko du prozesu honetan zehar. Baina hau guztia bideratzeko Ikastolen komunitatea osatzen duten guztion parte-hartzea ere behar da. Izan ere, horrelako bide batek inplikazioa, talde, komunitate aktiboa eskatzen du, eta gure mugimenduaren oinarri diren horiekin bakarrik atera ahal izango da aurrera. Gogoeta prozesuak bi fase ditu. Lehenengoa ikastolako komunitateari galdetegi bat pasatzea izan zen (apirilean) eta oraingo honetan, Artezkaritzak galdetegietatik jasotako emaitzen azterketa egin ondoren endekalogoko bi gaien inguruko eztabaida saioak egitea da. Artezkaritzak endekalogoko bi gai hauek lantzea adostu du; EUSKAL CURRICULUMETIK ERAIKIA ETA PUBLIKO HERRITAR EREDUTIK SORTUA. 

Hori horrela, prozesuaren barruan eztabaida saioetan parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu. Bilera 90 minutukoa izango da. 

- Maiatzak 17an, 17:30ean, PUBLIKO HERRITAR EREDUTIK SORTUA 

- Maiatzak 18an, 17:30ean, EUSKAL CURRICULUMETIK ERAIKIA 

Partehartzera izen-emateko artezkaritza@udarregi.eus mezua idatzi.