Nola egin pantailen erabilera egokia?

Nola egin pantailen erabilera egokia?

Nola egin pantailen erabilera egokia?

Internet abantaila ugariren iturri da eta, ondorioz, ezinbesteko tresna bilakatu da. Hala ere, hiper konektibitateak alderdi negatiboak ere baditu eta egoera gatazkatsuak bizitzea eragin ditzake. Horregatik, garrantzitsua da txikitatik arriskuen prebentziorako estrategiak barneratzea.

Hau dela eta, Ikastola, Hitz Aho eta Udalaren arteko elkarlanean, ikasle zein gurasoentzako saio batzuk antolatu dira. Ikasleentzako saioak, eskola orduetan izango dira eta gurasoentzako saioak aldiz arratsaldetan. Gurasoentzako lehen saioa, azaroaren 23an izango da (17:30-19:30). Hemen txertatzen dizuegu behin betiko egutegia.