Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra

Ikastolako Ohiko Batzar Orokorra

Bazkide agurgarria:

Udarregi ikastola, Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen Estatutuen 23.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, irailaren 22an izaniko Artezkaritza Kontseiluak, Elkartearen OHIKO BATZAR OROKORRERAKO DEI egiten du. 

EGUNA:           2021ko AZAROAREN 25ean, OSTEGUNEZ

ORDUA:           Arratsaldeko 18:00etan (lehen deialdian), 18:30ean (bigarren deialdia) eta hala badagokio, 19:00etan (hirugarren deialdian)

LEKUA:             Ikastolako jangelan (Alperroburu kalea)  
 

GAI-ZERRENDA

  1. 2020ko Ohiko Batzarraren akta irakurtzea.
  2. 2020-21 Urteko Planaren hedapen jarduerak azaltzea.
  3. Etorkizuneko ikasturteen egutegiaren moldaketa proposamenaren onarpena, horrela badagokio
  4. Udarregi Ikastola IKE-ko estatutu sozialen moldaketa (Euskadiko kooperatiben 2019ko abenduak 20ko 11/2019 legera egokitzeko) eta aldaketa proposamena onartzea.
  5. Ikastolako www.udarregi.eus webgunea webgune korporatiboa izendatzearen onartzea.
  6. 2020/21 ikasturteko kudeaketa sozialaren eta Urteko kontuen onarpena, horrela badagokio; eta emaitzen aplikazioa.
  7. 2021/22 ikasturteko aurrekontu ekonomikoaren azalpena eta onarpena, hala badagokio.
  8. Artezkaritza Kontseilua berritzea.
  9. Akta izenpetzeko bi bazkide hautatzea
  10. Galde-erantzunak

ADMINISTRATZAILEAK

Lehendakariak

Arantza Kamino Sagardia