Herri mailako proiektua

Herri mailako proiektua

DBH2-ko ikasleak gara eta mezu honekin herriko festetarako girlandak berritzeko proiektuarekin hasi garela adierazi nahi dizuegu. Honetarako, oihal zaharrak edo erabiltzen ez diren oihalak behar ditugu. Hauek jasotzeko leku ezberdinetan kaxak jarri ditugu; DBH-ko eraikinaren sarreran, Agerialdeko sarreran (LH), Haur Hezkuntzako sarreran (Agerialden)eta Potxoenean.

Oihal bilketa azaroak 15an hasi eta ikasturte guztian zehar egingo dugu.

Honetarako, mesede handia egingo zenigukete oihalak makinaz josteko boluntario bezala izena ematen. DBHko eraikineko erdiko aretoan, Agerialdeko sarreretan, Potxoenean eta Artzabalen horretarako zerrendak jarri ditugu. Izena emateko azaroak 15ean hasi eta ikasturte guztian zehar edukiko duzue aukera.