Artezkaritza-Kontseiluaren oharrak

Artezkaritza-Kontseiluaren oharrak

Artezkaritza-kontseilua berritzeko prozesu parte-hartzailea

Bazkide agurgarria:

Artezkaritza-Kontseiluak, bertako partaideen berritze prozesua hasiko duela jakinarazi nahi dizu. Prozesu honen helburua familien parte hartzea bermatzea da gurasoon ordezkari izango diren kide berrien aukeraketan. AKn gauden guraso ordezkariok Ikastolako familia guztiak ordezkatzen ditugu eta bertan eztabaidatu eta erabakitzen diren gaietara familien ahotsa eraman behar dugu. Garrantzitsua da organo horretan familion kezka, postura eta ikuspuntu anitzak mahairatzea.

Hurrengo azaroaren 25ean egingo den batzar nagusian jarraian izendatzen diren kideak ordezkatuko dira, isilpeko bozketan:

              - Arantza Camino eta Saioa Erro (AK)                        

Hautagaiak proposatzeko zerrenda bidaliko dizuegu bazkide zareten guztioi eta galdetegi bidez zuen hautagaiak proposatzeko aukera izango duzue urriak 15a  bitarte.

Prozesu horretan parte har dezazun animatzen zaitugu duen garrantziagatik!

Bilera-data

Urriaren 13an izango da hurrengo Artezkaritza-Kontseiluaren bilera. Bertan aipatzeko gairen bat izanez gero, artezkaritza@udarregi.eus helbidera bidaliz jakinaraz dezakezue.