ELKARREKIN ARRAINAK MARRAZTU

Date: 
Larunbata, 2021, Maiatza 8 - 11:30-tik Igandea, 2021, Maiatza 9 - 12:55-ra
Place: 
Usurbilgo frontoian
0
Event type: 

11:30etatik 13:00etara Usurbilgo frontoian

Maiatzaren 9an urtebete beteko da Zubietako erraustegitik egindako isurketa kutsakor batek Arkaitzerrekan ehunka arrain hil zituela, horien artean aingirak, babestutako espeziea.

Egoera horren aurrean, herritarrok ERREKAK babestu nahi ditugu eta maiatzaren 9an, 11:00etan Usurbilgo frontoitik abiatuta, Zubietako Arkaitzerrekara martxa bat egingo dugu. Bertara, arrainen marrazkiak eraman nahiko genituzke. Horretarako, maiatzaren 8an, elkarrekin arrainen marrazkiak egitera gonbidatzen zaituztegu.

Animatu zaitezte zuen marrazkia egitera!

Antolatzailea: Anerreka Ingurumen Elkartea