"Eta ni?" Zaintzak erdigunera, norberarenak ere bai.

Date: 
Asteazkena, 2021, Maiatza 12 - 17:30
Place: 
On-line
0
Event type: 

Ondo egotea batere erraza ez den garaietan bizi gara, baita baldintza duin samarrak izanda ere. Pandemiaren garaia baino lehenago ere, gutako askok emozioen kudeaketan trebatzen jarraitzeko beharra bagenuen. Izan ere, zer sentitzen ari garen jakitea konplexua izan daiteke. Eta batzuetan emozio horri nola erantzun jakiteko galdu xamar aurkitzen gara, konkretuki, nondik hasi jakin gabe.

Saio honetan abiapuntu bat proposatu nahi dugu, inspiratzeko edo eta kokatzeko lagungarri izan daitekeena. Geure beharrei arreta jartzen laguntzeko tresna bat sortu dugu eta horrekin esperimentatzeko saioa izango dugu hau; proposamen praktikoa izango da, alegia.

Noiz: maiatzak 12, 17:30ean. Online. Sarrera: https://udarregi.eus/eu/gurasoak/guraso-eskola

Izen-ematea harremonakusurbil@gmail.com-era idatzita egingo da eta materiala aurrez bidaliko dizuegu.

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Arremanitz eta Udarregi Ikastolako Hitz Aho Guraso Elkartea.