Zirimola

IKASTOLAK TXOKOA

Urtero bezala, aurten ere Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldetik udalekuak antolatuko dira, aurtengo egoerak eskatzen dituen segurtasun neurriak bermatuta.

Eskaintza askotarikoa izateko asmoz, udaleku eta egonaldi batzuk egokitu dira, berriak ere sortu dira, baina bi udaleku ere ezin izango ditugu eskaini: Enjoy English eta Udaleku irekiak: Eman hegoak.

Egonaldi bakoitzak eskaintzen dituen berezitasunez gain, denek dute helburu bera: Euskal Herriko haur eta gazteen topagune izatea. Naturaz gozatzeko, lagun berriak egiteko, Euskal Herriko txokoak ezagutzeko eta euskaraz gozatzeko plan aproposa da!

Udalekuen informazio gehiago hemen aurkituko duzue.

Izen-ematea apirilaren 12tik maiatzaren 17ran izango da. Matrikulazioak online egingo dira zirimola.eus web orriaren bitartez.