SEXU HEZIKETA TAILERRA

DBH-ko gurasoei zuzendutako tailerra

Ikasleekin egindako sexu-heziketako ikastaroari jarraituz, DBHko gurasoei bi saio eskainiko zaizkizue gai horren inguruan.

Hau da landuko dena:

Seme alaben sexualitatearen zurrunbiloan murgiltzen–komunikazioa

Kezken inguruan gogoeta gune bat sortuko da (hizkuntza, masturbazioa, homosexualitatea, pornoa...) Non kokatzen gara guraso bezala?: Mugak eta mandatuak. Beldurrak eta sustatutakoak.

Nerabeen sexualitatea:

1. Gurasoen jakin-min, kezka eta galderei tartea.

2. Sexualitatea aberasten gaituen balore bat dela ikusi.

3. Seme-alaben, sexu-ezaugarri orokorrak ezagutu. Seme-alabak egiten dituzten ohiko galderak aurkeztu eta landu.

4. Hainbat kontzeptu eta gai: Identitate anitzak, desiraren orientazioa, erotika eta maitasuna.

Noiz: abenduaren 9an eta 16an (asteazkenak biak), 17:00etatik 19:00etara

Non: UDARREGI ikastolan (aurrerago zehaztuko da)

Ikastarora etortzeko asmorik izanez gero, eman hemen izena. Tailerra aurrera ateratzeko gutxienezko taldea 6koa izango da.