LH 5eko gurasoei zuzendutako tailerra

LH 5eko gurasoei zuzendutako tailerra

Aurreko urteetan gurasoekin burututako sexu heziketa programetatik ateratako galderen, kezken eta gaien inguruko gogoeta egin eta gure seme-alabekin hitz egitea errazteko bi saioko tailerra egingo da.

Helburuak:

1. Sexualitatea balore bat dela ikustea. Sexualitatearen kontzeptuari azaleko hurbilpena egitea.

2. Seme-alaben haur-sexualitatearen ezaugarri orokorrak (haurrak non dauden kokatuak) ezagutzea.

3. Sexu heziketaren onurak ikustea.

4.Heziketarako gakoak eskuratzea. Identitate anitzak (transexualitate egoera eta jokaera ez normatiboak), erotika, errespetuzko harremanak, ardurak, eskubideak... kontzeptuak lantzea.

NOIZ: abenduaren 2an 17:00etatik 19:00etara

            abenduaren 9an 17:00etatik 19:00etara

NON: LH 5eko gelan.

Ikastarora etortzeko asmoa izango bazenute, klikatu hemen zuen izen-abizenak azaroaren 27a (ostirala) baino lehen.