LH 5eko gurasoei zuzendutako tailerra

Date: 
Errepikatu aste guztietan Wednesday bakoitzean Az Abe 09 2020 arte.
Asteazkena, 2020, Abendua 2 - 17:00-tik 19:00-ra
Asteazkena, 2020, Abendua 9 - 17:00-tik 19:00-ra
0
Place: 
LH 5eko gelan
Event type: 

Aurreko urteetan gurasoekin burututako sexu heziketa programetatik ateratako galderen, kezken eta gaien inguruko gogoeta egin eta gure seme-alabekin hitz egitea errazteko bi saioko tailerra egingo da.

Helburuak:

1. Sexualitatea balore bat dela ikustea. Sexualitatearen kontzeptuari azaleko hurbilpena egitea.

2. Seme-alaben haur-sexualitatearen ezaugarri orokorrak (haurrak non dauden kokatuak) ezagutzea.

3. Sexu heziketaren onurak ikustea.

4.Heziketarako gakoak eskuratzea. Identitate anitzak (transexualitate egoera eta jokaera ez normatiboak), erotika, errespetuzko harremanak, ardurak, eskubideak... kontzeptuak lantzea.

NOIZ: abenduaren 2an 17:00etatik 19:00etara

            abenduaren 9an 17:00etatik 19:00etara

NON: LH 5eko gelan.

Ikastarora etortzeko asmoa izango bazenute, klikatu hemen zuen izen-abizenak azaroaren 27a (ostirala) baino lehen.