Hitz-Aho Guraso Elkartea

 

Hitzaldiak Nerea Mendizabalen eskutik: Txerto emozionala

Martxoaren 8an, 22an eta Apirilaren 26an

Hitz-Aho Udarregiko guraso elkarteak TXERTO EMOZIONALA izenburupean hitzaldiak antolatu ditu Nerea Mendizabal psikopedagogoaren eskutik; bai gurasoentzat, bai hezitzaile, teknikari, irakasle eta interesa duen edonorentzat.

Covid 19ak eragindako errealitate berrian, konfiantza, poza, itxaropena eta maitasuna berreskuratzeko gakoak landuko ditu Mendizabalek eta on-line izango dira.

Hiru hitzaldi antolatu dira:

Guraso eta interesa duen edonorentzat:

  • MARTXOAREN 8an 17:30etik 19:30era euskaraz.
  • APIRILAREN 26an 17:30etik 19:30era gazteleraz.

Hezitzaile, irakasle edota teknikarientzat:

  • MARTXOAREN 22an 17:30etik 19:30era euskaraz.

Hitzaldia hasi aurretik, 17:20an, bileran sartzeko aukera izango duzue. Hizlaria bertan  egotean ZOOM aplikazioa kargatuko zaizue, eta jakin jaistea beharrezkoa ez bada ere, agian, jaitsi eta eguneratu beharko duzuela. Horrela bada jarraitu pantailan agertuko zaizun jarraibideei: JOIN MEETING aukerari eman ondoren deskargatu den fitxategia exekutatu. Bideokonferentzian sartzeko baimena eman arte zain egon. Bukatzeko, eta nahi izanez gero, audioa eta bideoa aktibatzeko baimenak eman.